- Hasiera-data
- 2026ko urriaren 1a
- Amaiera-data
- 2026ko urriaren 2a
- Maila
- Ertaina
- Ordutegia
- 9:30h - 13:30h
- Nori zuzenduta
- 18 urtetik gora
- Iraupena
- 8 ordu
- Modalitatea
- Presentziala
Oinarrizko datuak
Helburuak
- Material-editorearen funtzionamendua ulertzea.
- Nodoen bidez material errealistak sortzea.
- Testurak eta efektu aurreratuak aplikatzea.
- Denbora errealeko proiektuetarako materialak optimizatzea.
Deskribapena
Ikasi material errealistak eta interaktiboak sortzen Unreal Engine 5.8ren nodo-sistema bisualaren bidez. Azalera soila, efektu aurreratuak… edozein eszenatokiri nortasuna eta errealismoa nola eman ezagutuko duzu.
- Nodoetan oinarritutako material-sistemarekin lan egitea.
- Erabilera profesionaleko materialekin egindako ariketa praktikoak.
- Bideo-jokoetan nahiz arkitektura-bisualizazioan eta ekoizpen birtualean aplikatzeko moduko teknikak.
Aurretiko ezagutzak
Gomendagarria da Unreal Engine programaren oinarriak ezagutzea edo “Unreal Engine 5.8: eszenatokiak diseinatzeko lehen urratsak” modulua egin izana.
Irteera profesionalak
Bideo-jokoen garapena. Arkitektura-bisualizazioa. Ekoizpen birtuala. Simulazio industriala. Esperientzia murgiltzaileen sorkuntza (VR/AR). 3D proiektuetarako material digitalen diseinua.
Prestakuntza-taldea
Accelera Skills by Qublian
Sara García Catalina
Komunikatzailea, diseinatzailea eta arte-zuzendaria, 22 urte baino gehiagoko esperientzia duena; Deustuko Unibertsitateko Modelatze, Programazio eta Animazio Grafikoko irakaslea.
Plazak
Plaza-kopuru mugatua: 12 pertsona.
