- Hasiera-data
- 2026ko urriaren 8a
- Amaiera-data
- 2026ko urriaren 9a
- Maila
- Ertaina
- Ordutegia
- 9:30h - 13:30h
- Nori zuzenduta
- 18 urtetik gora
- Iraupena
- 8 ordu
- Modalitatea
- Presentziala
Oinarrizko datuak
Helburuak
- Unreal Engineren argiztapen mota desberdinak ezagutzea.
- Asmo estetiko eta narratiboa duten giroak sortzea.
- Motorraren denbora errealeko argiztapen-teknologiei etekina ateratzea.
- Edozein eszenaren errealismoa eta ikus-inpaktua hobetzea.
Deskribapena
Argiztapenak markatzen du aldea eszena zuzen baten eta irudi ikusgarri baten artean. Ikastaro honetan Unreal Engine 5.8ren argiztapen-tresnak nagusitzen ikasiko duzu, giro errealistak, zinematografikoak eta ikus-inpaktu handikoak sortzeko.
- Nodoetan oinarritutako material-sistemarekin lan egitea.
- Erabilera profesionaleko materialekin egindako ariketa praktikoak.
- Bideo-jokoetan nahiz arkitektura-bisualizazioan eta ekoizpen birtualean aplikatzeko moduko teknikak.
Aurretiko ezagutzak
Gomendagarria da Unreal Engine-ren oinarriak ezagutzea edo “Unreal Engine 5.8: eszenatokiak diseinatzeko lehen urratsak” modulua eta “Unreal Engine 5.8: materialen sorkuntza: oinarrizkoak zein aurreratuak” modulua egin izana.
Irteera profesionalak
Bideo-jokoetarako argiztatzaile profesionala. Arkitektura-bisualizazioa. Ekoizpen birtuala eta LED eszenatokiak. Zinemagintza eta animazioa. Publizitatea eta denbora errealeko ikus-entzunezko edukia. Esperientzia murgiltzaileen garapena eta simulazioa.
Prestakuntza-taldea
Accelera Skills by Qublian
Sara García Catalina
Komunikatzailea, diseinatzailea eta arte-zuzendaria, 22 urte baino gehiagoko esperientzia duena; Deustuko Unibertsitateko Modelatze, Programazio eta Animazio Grafikoko irakaslea.
Plazak
Plaza-kopuru mugatua: 12 pertsona.
