- Hasiera-data
- 2026ko urriaren 30a
- Amaiera-data
- 2026ko urriaren 30a
- Maila
- Oinarrizkoa
- Ordutegia
- 9:30h - 13:30h
- Nori zuzenduta
- Ikasleak, profesionalak, ekintzaileak eta sortzaile-profilak.
- Iraupena
- 4 ordu
- Modalitatea
- Presentziala
Oinarrizko datuak
Helburuak
- Unity 3Dren oinarriak ikastea lehen eszena interaktibo bat sortuz, objektuak, osagaiak, fisikak, talkak, script-ak eta erabiltzaile-interfazeak nola konbinatzen diren ulertuta.
- Unity-ren interfazearekin eta proiektu baten oinarrizko antolaketarekin ohitzea.
- Eszenak sortzea objektuak, kamerak, argiztapena, materialak eta prefab-ak erabiliz.
- Fisikak, talkak eta elkarreragin errazak txertatzea C# lengoaiaren osagai eta script-en bidez.
- Oinarrizko interfaze bat sortzea eta proiektua prestatzea Windows-en egikaritzeko.
Deskribapena
Lantegi honetan Unity 3D bere oinarrietatik erabiltzen eta esperientzia interaktibo bat sortzeko oinarrizko lan-fluxua ulertzen ikasiko duzu.
Hasteko, lan-ingurunea instalatu eta konfiguratuko dugu, eta lehen proiektu bat sortuko dugu. Editorearen leiho nagusiak, eszenen eta fitxategien antolaketa eta hainbat elementuren funtzioa ezagutuko ditugu, hala nola hierarkia, ikuskatzailea, eszena-ikuspegia eta joko-ikuspegia.
Ondoren, eszena bat eraikiko dugu GameObject-ak, kamerak, argiztapena, materialak eta oinarrizko beste osagai batzuk erabiliz. Proiektuko elementuak hobeto antolatzeko prefab-ak nola sortu eta berrerabili ere ikusiko dugu.
C# lengoaiaren script-en erabilera landuko dugu objektuen portaera aldatzeko eta hainbat ekintzari erantzuteko. Hainbat alderdi azalduko dira: nola lotu script bat elementu bati, nola aldatu haren propietateak eta kontsola nola erabili mezuak berrikusteko zein akatsak detektatzeko.
Unity-ren fisika-sistema ere landuko dugu; gorputz zurrunak, talka-eragileak, aktibazio-eremuak eta material fisikoak erabiliz, eszenako objektuen arteko mugimendua, kontaktua eta elkarreragina sortzeko.
Azkenik, interfaze erraz bat gehituko dugu botoien, testuen eta gertaeren bidez, eta proiektua Windows-erako aplikazio gisa egikaritzeko prestatuko dugu.
Lantegiak ikuspegi praktikoa izango du, eta Unity-ren ingurunera zein oinarrizko kontzeptuetara hurbiltzeko balio izango du, ondoren bideo-jokoen garapenarekin, 3D aplikazioekin, errealitate birtualarekin edo errealitate areagotuarekin jarraitzeko oinarria ezarriz.
Aurretiko ezagutzak
Gomendagarria da C# lengoaiaren programazioari buruzko nozioak edo objektuei bideratutako hizkuntzenak izatea.
Prestakuntza-taldea
Accelera Skills by Qublian
Enara Artetxe
CreativiTIC Innovako Zuzendari Teknikoa
Deustuko Unibertsitateko irakasle gonbidatua; 15 urte baino gehiagoko esperientzia duen teknologoa, adimen artifizialeko, errealitate areagotuko eta errealitate birtualeko prestakuntza eta proiektuak gidatzen.
Plazak
Plaza-kopuru mugatua: 12 pertsona.
