- Hasiera-data
- 2026ko urriaren 1a
- Amaiera-data
- 2026ko urriaren 1a
- Maila
- Oinarrizkoa
- Ordutegia
- 10h - 13h
- Nori zuzenduta
- Ikasleak, profesionalak, ekintzaileak eta sortzaile-profilak.
- Iraupena
- 3 ordu
- Modalitatea
- Presentziala
Oinarrizko datuak
Helburuak
- Adimen artifizialeko tresnen laguntzaz webgune pertsonal baten edo online portfolio baten lehen bertsio funtzionala sortzea eta argitaratzea.
- Webgune bat sortzeko eta argitaratzeko prozesuaren fase nagusiak ezagutzea, edukia antolatzen hastetik sarean jartzera iritsi arte.
- Adimen artifizial sortzaileko tresnak erabiltzea, lantegia amaitutakoan portfolioa aldatu, handitu eta hobetze aldera.
- Adimen artifizialaren laguntzaz testuak sortzea, berrikustea eta hobetzea, baita webgunearen diseinurako laguntza-edukiak sortzea ere.
Deskribapena
Lantegi trinko honetan zure lehen webgune pertsonala edo online portfolioa sortzen ikasiko duzu, adimen artifizialeko tresnak, vibecoding-a eta eduki-sorkuntza erabiliz.
Hasteko, webgunearen helburuak zehaztu eta informazioa antolatuko dugu, lehendik dauden webguneetan, txantiloi berrietan edo zure ideietan oinarrituta.
Ondoren, adimen artifiziala erabiliko dugu ideia, ohar edo informazio horiek testu argi eta erakargarri bihurtzeko eta zure profilera egokitzeko. Irudien aukeraketa eta antolaketa, estilo bisuala, koloreak, informazioaren hierarkia eta webgunea profesionala eta nabigatzen erraza izateko beharrezkoak diren elementuak ere landuko ditugu.
Vibecoding teknikak erabiliz, orria modu gidatuan eraikiko dugu, diseinuan eta edukietan egokitzapenak eginez kode guztia eskuz garatu beharrik gabe. Helburua ez da izango webgune konplexu bat sortzea, baizik eta lantegian bertan argitaratu daitekeen lehen bertsio erraz, funtzional eta pertsonalizagarri bat sortzea.
Amaitzeko, zure webgunea edo portfolioa argitaratzen ikasiko duzu, eta prest utziko duzu hautaketa-prozesuetan, sare profesionaletan edo komunikazioetan partekatzeko.
Baldintzak
Aurretiko baldintzarik eta ezagutzarik gabe.
Prestakuntza-taldea
Accelera Skills by Qublian
Enara Artetxe
CreativiTIC Innovako Zuzendari Teknikoa
Deustuko Unibertsitateko irakasle gonbidatua; 15 urte baino gehiagoko ibilbidea duen teknologoa, AAren (Adimen Artifiziala), errealitate areagotuaren eta errealitate birtualaren arloetan prestakuntza eta proiektuak gidatzen.
Plazak
Plaza-kopuru mugatua: 18 pertsona.
