AA, Programazioa

Sortu web-aplikazio bat Lovable eta Vibecoding-ekin

2026 urr 21 - 2026 urr 23

Ikastaro praktiko honetan web-aplikazio osatuagoak garatzen ikasiko duzu Lovable erabiliz. Frontend pertsonalizatu bat sortzeaz gain, Lovable-k backend-erako eskaintzen dituen aukera desberdinak landuko ditugu, hala nola datu-baseak, autentifikazioa, adimen artifizialeko funtzioak, bai eta kanpoko zerbitzuekiko integrazioa ere, bere konektoreen bidez. Kodea biltegi batekin sinkronizatzen, deskargatzen eta kode-editore batetik haren garapenarekin jarraitzen ere ikasiko duzu.

Ikastaro praktiko honetan web-aplikazio osatuagoak garatzen ikasiko duzu Lovable erabiliz. Frontend pertsonalizatu bat sortzeaz gain, Lovable-k backend-erako eskaintzen dituen aukera desberdinak landuko ditugu, hala nola datu-baseak, autentifikazioa, adimen artifizialeko funtzioak, bai eta kanpoko zerbitzuekiko integrazioa ere, bere konektoreen bidez. Kodea biltegi batekin sinkronizatzen, deskargatzen eta kode-editore batetik haren garapenarekin jarraitzen ere ikasiko duzu.

Oinarrizko datuak

Hasiera-data
2026ko urriaren 21a
Amaiera-data
2026ko urriaren 23a
Maila
Ertaina
Ordutegia
10h - 13h
Nori zuzenduta
Profesionalak, ekintzaileak, diseinatzaileak, sortzaile digitalak eta web-garapeneko oinarrizko ezagutzak dituztenak
Iraupena
9 ordu
Modalitatea
Presentziala

Helburuak

  • Lovable-rekin web-aplikazio osatuagoak garatzea, backend-a, datuen kudeaketa, autentifikazioa, adimen artifizialeko funtzioak eta kanpo-integrazioak txertatuz.
  • Backend batera konektatutako web-aplikazio baten funtzionamendua ulertzea, datu-basea, autentifikazioa eta datuekin egindako oinarrizko eragiketak barne.
  • Proiektua biltegi batekin konektatzea, tokian lan egitea eta aldaketak plataformarekin sinkronizatzea.
  • Kanpoko zerbitzuak APIen edo konektoreen bidez integratzea, egiaztagiriak, ingurune-aldagaiak eta akatsen oinarrizko ebazpena kudeatuz.

Deskribapena

Lovable-ren oinarrizko funtzionamendua dagoeneko ezagutzen duten eta datuak, erabiltzaileak, adimen artifiziala eta kanpo-integrazioak dituzten web-aplikazioak sortzeko bidean aurrera egin nahi duten pertsonei bideratuta dago ikastaro hau.

Trebakuntzaren hasieran adibide komun eta gidatuak landuko dira, tresnaren aukera desberdinak erakusteko modu eraginkorrean eta kredituen erabilera optimizatuz. Erakustaldi horietatik abiatuta, proiektu propio bat egin beharko dute parte-hartzaileek, eta landutako kontzeptuak aplikatu eta egokitu ahal izango dituzte.

Proiektua datu-base batekin nola konektatu, taulak nola sortu eta informazioa nola egituratu landuko da. Halaber, erabiltzaileen autentifikazioa eta datuek kontu bakoitzarekin duten harremana landuko dira, bai eta oinarrizko kontsulta-, sorkuntza-, edizio- eta ezabatze-eragiketak ere.

Ikastaroaren beste ardatz bat kode-biltegiekin egindako konexioa izango da, eta alderdi hauek landuko dira: proiektua nola lotu, nola deskargatu, Visual Studio Code-n nola ireki eta tokian nola lan egin oinarrizko aldaketak eginez eta bertsioak sinkronizatuz.

APIen edo konektoreen bidez kanpoko zerbitzuekin egindako integrazioak ere landuko dira, jakinarazpenak, erreserbak, ordainketak eta antzeko adibideekin, konexio-prozesu orokorra ulertzeko.

Doako kontuak erabiltzen direnez, promptak exekutatu aurretik antolatuko dira eta kredituen erabilera optimizatuko da. Horretarako, sorkuntza automatikoa eta eskuzko doikuntzak uztartuko dira.

Parte-hartzaile bakoitzak web-aplikazio funtzional bat izango du ikastaroa amaitzen duenean, saioetan landutako proiektu komunean oinarritutakoa, eta aukera izango du proiektu propio batera egokitzeko.

Baldintzak

Ikastaro hau Lovable-ren doako kontu batekin egin daiteke. Hala ere, ordainpeko bertsio batek malgutasun handiagoa eta ariketa batzuen irismena zabaltzea ahalbidetzen du.

Aurretiko ezagutzak

Ez da beharrezkoa programazioa menderatzea, nahiz eta komenigarria den HTML, CSS eta JavaScript-eko oinarrizko nozioak izatea, bai eta fitxategien kudeaketarekin eta web-aplikazioen erabilerarekin ohituta egotea ere.

Irteera profesionalak

Ikastaro honetan, datu-base bat, adimen artifiziala eta kanpo-integrazioak erabiltzen dituzten prototipoak eta web-aplikazio errazak sortzeko gaitasunak bereganatzen dira.

Lortutako ezagutzak esparru hauetan aplika daitezke: web-garapena, produktu digitalen prototipatzea, ekintzailetza eta negozio edo proiektu txikietarako barne-soluzioak sortzea.

Prestakuntza-taldea

Accelera Skills by Qublian

Enara Artetxe

CreativiTIC Innovako Zuzendari Teknikoa

Deustuko Unibertsitateko irakasle gonbidatua; 15 urte baino gehiagoko esperientzia duen teknologoa, adimen artifizialeko, errealitate areagotuko eta errealitate birtualeko prestakuntza eta proiektuak gidatzen.

Plazak

Plaza-kopuru mugatua:  12 pertsona.

Izena ematea