AR/VR, 3D diseinua, Programazioa

Sortu web-esperientzia interaktibo bat WebXR-rekin

2026 urr 28 - 2026 urr 29

Lantegi honetan 3D web-esperientzia interaktibo bat sortzen ikasiko duzu WebXR teknologiarekin, eta nabigatzaile zein errealitate birtualeko bisore bidez gozatu ahal izango da. Ereduak, nabigazioa, animazioak, soinuak eta interakzioak txertatuko dituzu, eta proposamen pertsonalizatu bat garatuko duzu, ondoren URL baten bidez argitaratu eta partekatu ahal izango duzuna.

Lantegi honetan 3D web-esperientzia interaktibo bat sortzen ikasiko duzu WebXR teknologiarekin, eta nabigatzaile zein errealitate birtualeko bisore bidez gozatu ahal izango da. Ereduak, nabigazioa, animazioak, soinuak eta interakzioak txertatuko dituzu, eta proposamen pertsonalizatu bat garatuko duzu, ondoren URL baten bidez argitaratu eta partekatu ahal izango duzuna.

Oinarrizko datuak

Hasiera-data
2026ko urriaren 28a
Amaiera-data
2026ko urriaren 29a
Maila
Ertaina
Ordutegia
9:30h - 13:30h
Nori zuzenduta
Ikasle, diseinatzaile, garatzaile, artista, irakasle, sormen-sektoreetako profesional eta komunikazioari, prestakuntzari, edukien bisualizazioari, ondareari, marketinari edo errealitate birtualari lotutako profilentzat.
Iraupena
8 ordu
Modalitatea
Presentziala

Helburuak

  • 3D web-esperientzia interaktibo bat sortzea eta argitaratzea, nabigatzaile konbentzional batetik irisgarria eta errealitate birtualeko bisoreekin bateragarria.
  • Eszena digital bat eraikitzea, 3D ereduak, argiztapena eta multimedia-elementuak txertatuz.
  • Bisualizazio-gailu desberdinetara egokitutako nabigazio- eta interakzio-sistemak gehitzea.
  • Pantaila konbentzional batetik eta ingurune murgiltzaile batetik egindako interakzioaren arteko aldeak ulertzea.
  • Esperientzia webean argitaratzea, probatu eta URL baten bidez partekatu ahal izateko.

Deskribapena

Lantegi honetan 3D web-esperientzia interaktibo bat sortzen ikasiko duzu, bai nabigatzaile konbentzional batetik, bai errealitate birtualeko bisore batetik ikus daitekeena.

Objektuak, ereduak, argiztapena eta multimedia-elementuak dituen eszena digital bat eraikitzen hasiko gara. Edukiak nola antolatu, baliabide bakoitzaren posizioa eta eskala nola definitu eta gailu desberdinetan behar bezala funtzionatuko duen ingurune bat nola prestatu ikusiko dugu.

Jarraian, interakzio-bide desberdinak txertatuko ditugu, erabiltzaileak eszena esploratu, objektuak hautatu eta erantzunak eragin ditzan, hala nola ikusmen-aldaketak, animazioak, soinuak edo informazioa agertzea.

Nabigazioaren, errendimenduaren eta gailu murgiltzaileetara egokitzearen oinarrizko alderdiak ere landuko ditugu, ereduen pisua eta esperientziaren fluidotasuna kontuan hartuta.

Oinarri komun batetik abiatuta, parte-hartzaile bakoitzak proposamen pertsonalizatu bat garatuko du, hala nola erakusketa birtual bat, produktu baten aurkezpena, hezkuntza-espazio bat edo esperientzia narratibo txiki bat.

Amaitzeko, proiektua webean argitaratuko dugu eta probak egingo ditugu nabigatzailetik zein errealitate birtualeko bisore batetik, ondoren esperientzia URL baten bidez zuzenean partekatu eta ireki ahal izateko moduan.

Aurretiko ezagutzak

HTMLren oinarrizko ezagutzak eta JavaScript-en inguruko nozioak izatea gomendatzen da, nahiz eta lantegiari jarraitu ahal izango zaion 3D garapenean edo errealitate birtualean aurretiko esperientziarik izan gabe. Hasierako egitura bat eta ariketak egiteko behar diren baliabideak banatuko dira.

Irteera profesionalak

Lantegi hau lehen hubrilketa bat da 3D web-esperientzia interaktiboak sortzen hasi nahi dutenentzat, prestakuntzaren, komunikazioaren, kulturaren edo produktuen aurkezpena eta antzeko eremuetarako.

Web-garapenari, diseinu digitalari, 3D edukiei eta multimedia-ekoizpenari lotutako profilak osatu daitezke.

Prestakuntza-taldea

Accelera Skills by Qublian

Enara Artetxe

CreativiTIC Innovako Zuzendari Teknikoa

Deustuko Unibertsitateko irakasle gonbidatua; 15 urte baino gehiagoko esperientzia duen teknologoa, adimen artifizialeko, errealitate areagotuko eta errealitate birtualeko prestakuntza eta proiektuak gidatzen.

Plazak

Plaza-kopuru mugatua:  12 pertsona.

Izena ematea