Fabrikazio digitala eta 3D inprimaketa

Maker mundurako sarrera

2026 aza 18 - 2026 aza 18

Ezagutu fabrikazio digitalaren mundua, hastapeneko tailer praktiko baten bidez. Ezagutu 3D inprimagailuek eta laser bidezko ebakigailuek nola funtzionatzen duten, aztertu haien aukerak eta hartu parte objektu erraz baten fabrikazioan, bi teknologiak konbinatuz.

Ezagutu fabrikazio digitalaren mundua, hastapeneko tailer praktiko baten bidez. Ezagutu 3D inprimagailuek eta laser bidezko ebakigailuek nola funtzionatzen duten, aztertu haien aukerak eta hartu parte objektu erraz baten fabrikazioan, bi teknologiak konbinatuz.

Oinarrizko datuak

Hasiera-data
2026ko azaroaren 18a
Amaiera-data
2026ko azaroaren 18a
Maila
Oinarrizkoa
Ordutegia
18h - 20h
Nori zuzenduta
18 urtetik aurrera. Fabrikazio digitalaren aukerak deskubritu nahi dituzten helduak, aurretiko esperientziarik behar izan gabe.
Iraupena
2 ordu
Modalitatea
Presentziala

Helburuak

- Maker mugimenduaren eta fabrikazio digitalaren oinarriak ezagutzea.

- 3D inprimagailuen eta laser bidezko ebakigailuen oinarrizko funtzionamendua ezagutzea.

- Bi teknologien arteko aldeak eta aukerak ulertzea.

- Fabrikazio digitalean erabiltzen diren materialak eta prozesuak ezagutzea.

- Bi teknologiak uztartuz, objektu erraz baten fabrikazioan eta muntaketan parte hartzea.

Deskribapena

  • Maker mundua eta fabrikazio digitaleko teknologiak ezagutzeko tailer praktikoa.
  • Parte-hartzaileek 3D inprimaketaren eta laser ebaketaren bidez ideia bat objektu fisiko nola bihurtu ikasiko dute. Fabrikazio digitaleko laborategietan gehien erabiltzen diren teknologietako bi dira.
  • Erakustaldien eta ariketa gidatuen bidez, makinen funtzionamendua, erabilitako materialak eta fabrikazio-prozesuaren fase nagusiak ezagutuko dituzte.
  • Azken jarduera gisa, bi teknologiak konbinatzen dituen objektu txiki baten fabrikazioan eta muntaketan parte hartuko dute, fabrikazio digitalaren aukerak bertatik bertara esperimentatuz.

Baldintzak

Ez da beharrezkoa aurrez diseinu, 3D modelaketa eta fabrikazio digitalari buruzko ezagutzarik izatea.

Irteera profesionalak

Tailer honetan, hainbat sektoretan erabiltzen diren teknologietara hurbiltzen gara: arkitektura, produktuen diseinua, ingeniaritza, barne-diseinua, maketen fabrikazioa, prototipoak egitea eta objektu pertsonalizatuen ekoizpena.

Horrez gain, fabrikazio digitaleko laborategiek (Fab Labs) eta maker guneek esperimentaziorako, ikaskuntzarako eta proiektuak garatzeko ingurune gisa dituzten aukerak ezagutzeko aukera ematen du.

Plazak

Plaza-kopuru mugatua: 12 pertsona.

Prestakuntza-taldea

Accelera Skills by Qublian

Jose Real

Arkitektoa, diseinatzailea eta unibertsitate-irakaslea, fabrikazio digitalean, 3D inprimaketan eta diseinu konputazionalean espezializatua

Kokapena

Tailerra Bizkaia Euskaltel Digital Center zentroan emango da (Euskadi Plaza, 9, Bilbao).

Izena ematea